MINTZALAGUN izatearen abantailak. Urte amaierako 4 zozketa!

Oraindik goiz bada ere GEU Elkartetik URTE BERRI ON! esan nahi dizuegu.
Urte berriari ongietorria emateko 4 zozketa ezberdin egingo ditugu Mintzalagunen artean.
– Izen ematea urtarrilaren 2ra bitartean luzatuko da (gaueko 00:00ak arte).
– Saridunen izenak urtarrilaren 3an jakinaraziko ditugu
– Pertsona bakoitzak behin bakarrik eman ahal izango du izena zozketa bakoitzean.
– Sariak GEU Elkarteko egoitzan jaso behar izango dira urtarrilaren 13tik aurrera.  (Antzerkirako sarrerak izan ezik)

Zozketak:
– ‘Martin Zalakain’ antzezlanerako 2 sarrera bikoitz. Parte hartzeko sakatu hemen

– CD sorta. Parte hartzeko sakatu hemen:
           En Tol Sarmiento- Aukera Berriak
           Eskean Kristo: Ezkurrik Onenak
           Revolta Permanent: Lobotomiak

– Zinemarako 2 sarrera bikoitz. Parte hartzeko sakatu hemen

– Candido Besa 2 ardo botila. Parte hartzeko sakatu hemen
 
Zorte on!
 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude