Mintza Poteoa, ikasturteari hasiera emateko!

Gasteizko Mintzalagunaren 2019/20 ikasturteari hasiera emateko, Mintza Poteoa antolatu dugu, datorren urriaren 24an, ostegunean, 19:00etatik aurrera. Falerina tabernan elkartuko gara, lehendabiziko topa egiteko. Ondoren, eta musika lagun, Alde Zaharreko beste bi taberna bisitatuko ditugu; Txistu taberna (19:45ean) eta Dazz taberna  (20:30ean). 

Halaxe emango diogu hasiera ikasturte berriko kanpainari, konpainia onean kalera irten eta giro ezin hobean euskaraz mintzatzen!

Hala, mintzalagun beteranoak berriekin elkartzeko aitzakia ezin hobea dugu. Izan ere, aurten mintza taldeetan hasi nahi dutenentzat ere hitzordu aproposa da, Mintza Potean Gasteizko mintzalagunekin elkartzeko.

MINTZA POTEOA

Noiz?

Urriaren 24an, ostegunean

Non?

Falerina taberna > 19:00etan

Txistu taberna > 19:45ean

Dazz taberna > 20:30ean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude