Kartoi Diseinu Tailerrean ikastaroa · Mahaia antolatzeko ontzia

KDT -Kartoi-Diseinu Tailerra- Pinto kalean dagoen tailer-denda bat da. Bertan, paperarekin edo kartoiarekin egindako objektuak diseinatu eta sortzen dituzte: animaliak, apaingarriak, kutxak, lanparak, aulkiak… Gainera, hainbat tresna, material eta teknika erabili,z sormena, birziklapena eta berrerabilpena lantzen dituzte.

Duela bi urte, mintzalagunok KTDko lagunekin kartoizko markoak egin genituen. Oraingoan, mahaia antolatzeko ontzi bana egingo dugu.

KDTko lagunek, Gasteizko Mintzalagunentzat antolatutako tailerra: MAHAIA ANTOLATZEKO ONTZIA!

  • Noiz? Otsailak 1, ostirala > 18.00-20.00
  • Non? Pintore kalea, 13, behea
  • Prezioa: 10€ lagun bakoitzeko (%50ko deskontuarekin)
  • Plaza kopuru mugatua: 10 lagun

> IZENA EMATEKO bidali mezu bat dalbeniz@geuelkartea.eus helbidera edo bidali whatsappa 688 734 941 zenbakira honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude