MINTZA IBILALDIAK

Ikasturte honetan proposamen berri bat dugu zuentzat: Mintza ibilaldiak!

Hilean behin, eta igandeetan, 2 ordutako ibilaldiak egingo ditugu Gasteiz inguruetan.

Lehenengoa azaroaren 25ean izango da, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Prado kafetegian izango da gure abia puntua.

Koldo Biguri mintzalaguntzailea da Mintza ibilaldien koordinatzailea, eta berarekin harremanetan jarri behar duzue ibilaldira joateko.

 

IZEN EMATEA:

Idatzi email bat kbiguri@yahoo.es helbidera, zure izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuz.

Parte hartzea guztiz doakoa da.

 

Animatu zaitez mintzalagunekin ibiltzera!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude