Gasteizko Taberna Euskaldunen Sarea

Ikasturte honetan nobedade bat dugu Gasteizko Mintzalagunean. Orain arte, urtero urtero, Mintzalagun Tabernen sarea osatzen zutenen zerrenda osatu dugu, baina oraingoan, Bai Euskarari Elkarteak eta Gasteizko Mintzalagunak elkarlanean, GASTEIZKO TABERNA EUSKALDUNEN SAREA osatu dugu!

Ikasturte honetan 19 tabernek osatzen dute sarea. Astero 700 mintzalagun baino gehiago biltzen dira Gasteizko taberna desberdinetan eta Gasteizko Taberna Euskaldunak dira haientzako lekurik aproposenak. Zerbitzua euskaraz emateko lanean ari diren tabernak dira.

Hemen aurtengo zerrenda. Topa!

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude