2018ko udako ekintza osagarriak

IZENA EMATEA

Idatzi mezu bat zgil@gasteizkomintzalaguna.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • Zein ekintzatan eman nahi duzun izena

PREZIOA

  • Bisita bakoitza 5€
  • Bisita guztiak 15€

EKINTZEN INFORMAZIOA

  • Bisita gidatua: Alde Zaharreko Fauna 

> Noiz? Ekainak 26, asteartea, 18:00-19:30

> Non? Gasteizko Alde Zaharrean

> Deskribapena: Alde Zaharreko fauna ezagutzeko aukera paregabea izango dugu, Azaitz Unanue biologo eta txorizalearen eskutik.

  • Ibilbide gidatua: TRENICO bizikletan 

> Noiz? Uztailak 10, asteartea, 18:00-20:00

> Nondik? Sancho El Sabio Fundaziotik aterako da (Betoñu)

> Deskribapena:  Ibon Guillen trenzaleak egingo ditu gidari lanak eta Betoñotik Otazura bitartean antzinako Anglo Vasco trenbideak egiten duen bidea jarraituko dugu, bizikletaz. Hirian trenbideak utzi zituen aztarnak ikusi, bitxikeri batzuk ezagutu eta euskaraz arratsalde polita pasako dugu. Bizikleta eramatea beharrezkoa da.

  • Tailerra: Kamerarik gabeko argazkigintza

> Noiz? Uztailak 18, asteazkena, 18:00-20:00

> Non? Luz Roja elkartean (Bueno Monreal, 11)

> Deskribapena: Tailerraren helburua argazkigintzaren oinarriak ezagutzea izango da, modu praktiko eta dibertigarrian. Horretarako, argazkiak egingo ditugu, baina kamerarik gabe. Ondoren, laborategian sartu, kimikoak erabili eta argazkigintzaren magiaren bitartez, irudi polit eta ikusgarriak lortuko ditugu. Ez da beharrekoa argazkigintzan ezagutzarik izatea. Luz Roja elkartearen eskutik.

  • Bisita gidatua: Ibilbide ez muralistikoa

> Noiz? Uztailak 26, osteguna, 18:00-20:00

> Non? Arana eta Judimendi auzoetan

> Deskribapena: Fill in Culture elkarteko lagunek Arana eta Judimendi auzoetako graffitien ibilbidea egingo digute. Besteak beste, hiriko graffiti zaharrenetarikoak ikusteko parada izango dugu. Horrez gain, artelan hauen inguruko historiari buruz arituko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude