IRAKURLE EZKUTUA!

Badator… bigarren urtez… zuen mintzalagun taldeetan irakurle ezkutua antolatzeko gonbidapena.

 

Zer da irakurle ezkutua?

Lagun ezkutua edo ikustezinaren funtzionamendu bera du. Zeintzuk parte hartu nahi duten erabaki eta beraien artean opariak egin.

Aaa! Irakurle ezkutuaren kasuan euskarazko liburuak izango dira gure opariak

 

 

Nola egin?

Erraza da:

1.- Parte hartzaileen izenak paper banan idatzi

2.-Paperak nahastu eta bakoitzak bat hartu. Paperean agertzen den izena izango da oparia egingo diogun pertsona. (Zure izena hartzen baldin baduzu, bota eta beste bat hartu)

3.- Taldean adostutako datan oparia izango den liburua banatuko dugu.

 

 

ADI!

Lagun ezkutuan oparia izango den liburua erosteko deskontuak lortu ditzakegu IGO egitasmoaz baliatuz gero.

Zer da IGO?

Irakurri, Gozatu eta Oparitu martxoaren 12tik maiatzaren 31ra arte abian dagoen egitasmoa da. Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea du helburu.

Zer egin behar dugu deskontuak lortzeko?

Gasteizko udal liburutegiko euskarazko liburu bat maileguan hartu, irakurri eta bueltatzerakoan irakurle fitxa bat bete.

Hori eginez gero %35eko deskontu txeke bat lortuko duzu eta horrekin lagun ezkutuan oparitzeko liburua erosi dezakezu.

Horretaz gain, apirila eta maiatza bukaeran 30€ deskontu txeke zozkatuko da Gasteizko udal liburutegi bakoitzean euskarazko liburuak maileguan hartu eta irakurle fitxa bete dutenen artean.

 

ANIMATUKO ZARETE?

Lagun ezkutua antolatzen animatzen bazarete zuen teknikaria abisatu edo info@gasteizkomintzalaguna.eus

 

info+

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude