Mintzalaguna eta GEUkide izatearen abantailak: ‘Sherezade eta tipularen azalak’ antzezlana Principalean deskontuarekin

Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU elkarteko kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, antzezlanak euskaraz prezio ezin hobean disfrutatzeko aukera da.

SHEREZADE ETA TIPULAREN AZALAK’ antzezlana

Noiz? Maiatzaren 30ean, asteazkena, 20.30etan
Non? Principal Antzokian
Sarrera: 7,5 € (%50 deskontua eginda), besaulki patioa.

Vaivén Producciones-ek, bere hogeigarren urteurrenean eta Chapitô konpainiarekin lankidetzan, ‘Sherezade eta tipularen azalak’ aurkezten du. “Gure obrak emakumearen izaeraren inguruan hausnartzen du, familia harremanen inguruan… baina lanaren, gizartearen zein emozioen arloan belaunaldiz belaunaldi betikotzen diren arau itogarriak ezartzen dituen gizatasunik gabeko gizartea gaitzesten du”. Obra honek hirurogeita bost minutuan zehar interpelatu, lasaitu, urduritu, hunkitu, liluratuko gaitu; irribarre lotsati bat edo barre-algara bat eragingo digu; baita dena batera ere zenbait unetan eta maila ezberdinetan.

Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko bidali mezu bat magirre@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • Zenbat sarrera nahi dituzun

Izena emateko azken eguna: MAIATZAK 25, ostirala

Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin

Sarrerak eskatzeko eta jasotzeko:

  • Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
  • Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu 20.15ean OPERA eraikinaren atarian
  • Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude