Mintzalaguna eta GEUkide izatearen abantailak: ‘Dublindarrak’ antzezlana Principalean deskontuarekin

Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU elkarteko kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, antzezlanak euskaraz prezio ezin hobean disfrutatzeko aukera da.

DUBLINDARRAK’ antzezlana

Noiz? Martxoaren 22an, osteguna, 20.30etan
Non? Principal Antzokian
Sarrera: 7,5 € (%50 deskontua eginda), besaulki patioa.

‘Dublindarrak’ (“Dubliners”), James Joyce-n lan paregabea, literatura unibertsalaren istoriako kontakizun onenetako bat izan arren ez da ia antzerkira egokitu. Bertan, Joyce-k kontakizun sinple baina sakona egin zuen, bizitzaren suntsikortasuna, gazte garaiko maitasun galduak eta oroimin eta iruzurrak zikindutako bizitza batzuen inguruan. Bestalde, Joyce-n lana domeinu publikora pasatzeak gidoia eta testua errespetu handiz baina mugarik gabe lantzea ahalbidetu digu eta honek proiektua erakargarriagoa eta eskuragarriagoa bihurtu du. Literaturaren istorian idatzi den testu onenetariko bat.

Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko bidali mezu bat magirre@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • Zenbat sarrera nahi dituzun

Izena emateko azken eguna: MARTXOAK 19, astelehena

Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin

Sarrerak eskatzeko eta jasotzeko:

  • Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
  • Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu 20.15ean OPERA eraikinaren atarian
  • Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude