[ARGAZKIAK] Mintza Txotx 2018 – Kuartangon

 

Arabako sagardoa ezagutzen jarraitu nahi dugu Gasteizko Mintzalagunok eta horregatik aurtengo Mintza Txotx irteera Kuartangora egingo dugu, Zuhatzu herrian kokatu dagoen Kuartango Sagardotegira. Gasteiztik hurbil dugun inguru honek baditu gauza eder asko, eta ezagutzeko, bi proposamen luzatzen dizkizuegu.

  1. Urbina Basabeko dorretxea eta bertan kokatua dagoen erromatar garaiko Andagosteko batailaren museoa bisita gidatua.

    • Bertako gida aditu batekin.
    • Ordu bete inguru, Andagosteko batailari buruzko dokumental fikzionatu labur bat barne hartzen duela.
  2. Marinda Mendira igotzea
    • 2 ordu inguruko txango erraza
    • Distantzia: 7.5 km
    • Desnibela: 400 m

Bi ekintzak leku beretik abiatuko dira beraz denok elkarrekin joango gara autobusean

  • Irteera > 10:30. Bake kaleko 25-27  atarien parean (Multioptica, Suministros Marcos)
    • Urbina-Basabe: Bisita gidatua edo mendi buelta > 11:30
    • Urbina Basabetik > Zuhatzuko sagardotegira > 14:00
  • Bazkaria > 14:30
  • Buelta > 18:30

Prezioa > Sagardotegi menua, bisita eta autobusa: 40€

 

Aurten Gasteizko AEKrekin batera elkartuko gara sagardotegian. AEKren autobusa zuzenean joango da sagardotegira, 13:00etan aterako da Iparralde Gizarte Etxearen paretik. Aukera izango duzue autobus honetan joateko hala nahi izanez gero, baina martxoaren 1era arte AEKko ikasleek izango dute lehentasuna izena emateko orduan. AEKkoek martxoaren 1ean esango digute lekua duten edo ez beraien autobusean, ordura arte ezingo genuke ziurtatu aukera hau baliatu ahalko duzuen. Kasu horretan izen emate ordena erabiliko da geratzen diren plazak banatzerako orduan. Gauza bera gertatuko da Mintzalagunek antolatzen dituen bisitak egin nahi dituzten AEKko ikasleekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude