Zenbat gara Gasteizko Mintzalagunean?

Matrikulazio garaian 696 lagunek eman duzue izena eta 82 talde osatu ditugu. Ikasturte honetan aurrekoan baino 38 matrikula gehiago jaso ditugu, egitasmoa hasi zenetik parte hartzaile kopuru handiena!

Gasteizko mintzalagunen bataz-besteko adina 48 urtekoa da. Parte hartzailerik nagusienak 80 urte ditu eta gazteenak, berriz, 18 urte. Beti bezala, Gasteizko Mintzalagunean parte hartzen duzuenen artean emakumeak dira nagusi, 493 (% 71) emakumezko 200 (% 29) gizonezkoren aurrean.

Gasteizko Mintzalagunen % 37 estreinakoz eman dute aurten izena. Hala ere, badira Gasteizko Mintzalagunean hasieratik parte hartzen duzuen zenbat kide. Orain hamar urte izena eman zuten 25 kide zaudete gaur-gaurkoz Mintzalagunean aktibo. Bejon deizuela!!!!

Gehiago jakin nahi izanez gero klikatu hemen:

Gasteizko Mintzalaguna egitasmoaren 2017/2018 urteko informazio txostena

MILA MILA ESKER GUZTIOI GASTEIZEN EUSKARAREN ERABILERAN ERAGITEAGATIK! 

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude