Principal Antzokia ezagutzeko bisita gidatua

Cesareo Iradierrek diseinatu zuen Gasteizko Principal Antzokia, Madrileko Teatro de la Zarzuela eredutzat hartuta. 1918. urtean inauguratu zuten, ‘Nuevo Teatro de Vitoria’ izenpean. Ehun urte beteko ditu laster, eta guk euskaraz ezagutu nahi dugu Principal Antzokia barrutik. Zatoz?

Principal Antzokia ezagutzeko bisita gidatua

-Noiz? Urtarrilaren 14an, igandean, 12:00etan

-Non? Principal Antzokian

-Norentzat? Helduentzat (12 urtetik gora gaztetxoak ere joan daitezke)

-Prezioa: 3€ lagun bakoitzeko

IZENA EMATEKO bidali mezu bat info@gasteizkomintzalaguna.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia

* Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude