Zer da mintzalaguna?

Zer da Mintzalaguna?

Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzen dituen programa bat da.

 

Zertarako?

Euskaraz aritzen garenean gure euskara hobetzeko, lotsa galtzeko eta konfiantza hartzeko; gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, inguru euskaldunak ezagutzeko eta berriak sortzeko, euskara zabaltzeko eta indartzeko…

 

Nola funtzionatzen du?

MINTZALAGUN TALDEAK:

  • 6 – 8 laguneko taldeak sortzen dira.
  • Talde bakoitzean, ahal den heinean, mintzalaguntzaile bat egoten da (euskaraz ondo moldatzen den pertsona). *Mintzalaguntzailea ez da irakaslea, boluntarioa da eta ikasten ari direnei laguntzeko aritzen da mintzapraktika programa honetan.
  • Taldeak astean behin elkartzen dira ordubetez.
  • Normalean taberna batean elkartzean dira.
  • Taldeak osatzeko irizpideak:
    • Ordutegia
    • Adina (guraso eta gazte taldeak)
    • Auzoa

Mintzalagun taldea

Parte hartzeko baldintzak:

    • Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izatea (B1.2 maila, euskaltegiko 6. Urratsa, edo baliokidea)
    • Salbuespenak salbuespen,¬†astean behin biltzeko konpromisoa hartzea.

Ekintza osagarriak:

Ikasturtean zehar ekintza desberdinak antolatzen dira mintzalagun taldeak elkarren artean ezagutzeko, eta Gasteizko euskaldunon sarea handitzeko asmoz.

Gasteizko Mintzalaguna egitasmoaren sustatzaileak

2007an Gasteizko euskalgintzaren eta beste hainbat eragileren ekimenez Gasteizko Mintzalaguna programa jarri zen abian. Ordutik GEU elkarteak kudeatzen du, eta azken urteotan, 650 mintzalagun inguru aritu izan dira urtero Gasteizko Mintzalagunean.

Sustatzaileak: AEK, IKA, Bai&By, Euskharan, Hegoalde, Udaberria, , Mondragon Lingua, Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia

Arabako mintza eguna