Badator urteko laugarren Mintza Ibilaldia!

Hilean behin, eta igandeetan, 2 ordutako ibilaldiak egingo ditugu Gasteiz inguruetan.

Maiatzaren 19an, goizeko 10:00etatik 12:00etara, ekingo diogu urteko laugarren ibilaldiari. Iturritxu kaleko Carrefour supermerkatuaren ondoan izango da gure abia puntua, eta bertatik Olarizu mendira joango gara.

Koldo Biguri mintzalaguntzailea da Mintza ibilaldien koordinatzailea, eta berarekin harremanetan jarri behar duzue ibilaldira joateko, eta izena emateko.

IZEN EMATEA:

Idatzi email bat kbiguri@yahoo.es helbidera, zure izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuz.

Parte hartzea doakoa da.

Animatu zaitez mintzalagunekin ibiltzera!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude