Udako ekintza osagarriak

Eguraldi ona eta egun luzeak iritsi dira, eta haiekin batera baita Udako ekintza osagarrien garaia ere! Aurten lau proposamen berri ditugu zuentzat; guztiak hiriko txoko desberdinetan. Natura disfrutatu eta ezagutzeko ekintzak egiteko aukera izango duzue, baita Gasteiz ikuspuntu desberdin batetik ezagutzeko eta irudikatzeko aukera ere. Animatu zaitezte parte hartzera!!

  • Lorategi botanikora bisita gidatua bizikletaz > Uztailak 4, asteartea, 19:00etan, Olarizun. Ez da bizikletarik eraman behar, ibilbidearen antolatzaileek jarriko dituzte eta.
  • “Gasteizko kultur alternatiboan barrena” > Uztailak 6, osteguna, 19:00etan, Oihanederretik hasita. Mapetan ageri ez dena ez omen da existitzen, horregatik Gasteizen kultura alternatiboaren story mapa osatu dute. Iñaki Landa proiektuaren sortzailearekin bisitatuko ditugu txoko hauetariko batzuk, Gasteizen, kulturaren alorrean mugitzen dena ezagutzeko.
  • “Bat, bi, hiru” ilustrazio tailerra> Uztailak 12, asteazkena, 19:00etan, Florida parkean. Tailerraren helburua ez da marrazki polit bat egitea izango, baizik eta istorioak, emozioak edo ideiak komunikatzeko edo kontatzeko ilustrazioak sortzea. Materiala parte hartzaile bakoitzak etxetik ekarri beharko du: A4 bozeto koadernoak eta arkatzak. Nahi izanez gero rotuak, rotringak, boliak, margoak, akuarelak, pintzelak… hiru kolore gehienez.
  • “Elikadura burujabetzaz mintzo” > Uztailak 19, asteazkena, 19:00etan, Abetxukoko udal hortuetan. BioAlai eta Bionekazaritzako kideen bitartez, Nekazaritza Ekologikoa, Agroekologia eta Elikadura Subiranotasunaren inguruko gogoetak jorratuko dira.

Izena emateko bidali mezu bat magirre@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • Zenbat sarrera nahi dituzun

Prezioa:

  • Bisita bat 5€
  • Bisita guztiak 15€

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude