IRAKURLE EZKUTUA

Kaixo Mintzalagun! 

Oraindik ez duzue zuen taldean irakurle ezkutua antolatu?

Oraindik posible duzue. “Irakurri, gozatu eta oparitu” egitasmoaz baliatuz, honetan lortu daitezkeen erosketa-txekeak aprobetzatuz, zuen mintzalagun taldean irakurle ezkutua antolatu dezakezue.

Gasteizko udal liburutegietako euskarazko liburu bat hartu eta mailegua bueltatzerakoan irakurle fitxa errez bat bete ostean erosketa-txeke bat lortuko duzu.

Mintzalagun taldean data bat jarri udal liburutegietako liburu bat irakurtzeko, lortutako erosketa-txekearekin beste liburu bat erosi eta zuen artean adostutako egunean oparitu.

Liburu bat oparitzea, ikasturtean zehar konpartitutako momentuak laburbiltzeko modu polit bat izan daiteke, baita hurrengo ikasturteko lehenengo topaketarako aitzakiarik onena ere.

 

Animatu eta antolatu irakule ezkutua zuen mintzalagun taldean!

Irakurri – Gozatu eta OPARITU!!!

 

 Horretaz gain maiatza bukatzearekin batera 30€-ko erosketa-txeke zozkatuko dira  udal liburutegi bakoitzean irakurle fitxa bete dutenen arteran.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude