“Konturatzerako euskaraz!” lelopean abian da Gasteizko Mintzalagunean izena emateko epea

Urriaren 3tik 24ra luzatuko da Gasteizko Mintzalagunean izena emateko epea.

Astero 600 mintzalagunek baino gehiagok euskaraz bizitzearen alde eragiten dute Gasteizen, elkarrekin ordubetez euskaraz arituz.

Mintzapraktikan parte hartu duten gehienek errepikatu egin dute, euskara aisialdian eta lagun giroan praktikatzeko esperientzia hau atsegin dutelako.

Gasteizko Mintzalagunean abian da ikastute berria. Egitasmoaren koordinatzaileek Oihaneder Euskararen Etxean egin dute gaur prentsaurrekoa. Zabaldu da izena emateko epea eta Gasteizko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez beste pertsona batzuekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea.

Naroa Cuesta, Zuriñe Gil eta Azaitz Unanue
Naroa Cuesta, Zuriñe Gil eta Azaitz Unanue

 

Mintzapraktika egitasmoek euskaraz aritzeko ohiturarik ez duten lagunak ohitura dutenekin elkartzen dituzte, erabileran eragiteko eta hizketarako konfiantza eta gune berriak eskaintzeko.

Mintzalagun bihurtzeko arrazoiak asko izan daitezke: ahaztutako hizkuntza freskatzeko, jende berria ezagutzeko, beste batzuei hori guztia egiten laguntzeko… Baina denek dute zerbait amankomunean: aisialdiaz euskaraz gozatzeko eta, arian-arian, lagun giro euskalduna sortzeko asmoa. Urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzalagunei esker.

Bospasei laguneko taldeak izaten dira mintzalagunak: batzuk beren hizkuntza gaitasuna hobetzen dute, hizketarako lotsa galtzen dute eta konturatzerako euskaraz aritzen dira berbetan. Besteek, berriz, inguruko euskaldunei euskaraz bizitzen lagunduz euskarari ekarpena egiten diote.

Parte hartzeko baldintza bakarrak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea. Izena emateko informazioa www.gasteizkomintzalaguna.eus atarian dago eskura. Era berean, 688819118 telefonoan whatsapp zerbitzuaren bitartez informazio emane dota zalantzak argitzeko aukera dago.

 

  • Iazko mintzalagun taldean jarraitu nahi baduzu >  zuekin harremanetan jarriko gara taldearen egoera ezagutu eta mintzalagun berriak sartzeko aukera dagoen zehazteko.
  • MINTZALAGUNEAN berria bazara edota taldea aldatu nahi baduzu > Urriaren 3tik 24ra bitartean IZENA EMAN behar duzu on-line galdetegia betez edo GEU elkartearen bulegoan.
    • ORDUTEGIA (izen-emate epean zehar):
      • Goizez > 08:30 – 14:00
      • Arratsaldez > ostegunetan 16:00 – 19:00

Izen-emate fitxak jaso bezain laster hasiko gara ikasturte berri honetarako taldeak sortzen. Banan banan izena eman duzuen guztiekin harremanetan jarriko gara talde proposamena egiteko eta lehenengo bilera adosteko.

Matrikulazio prozesuaren inguruan edozein zalantza baduzue:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude