Mintzalaguna eta GEUkide izatearen abantailak: “Francoren bilobari gutuna” antzezlana Principalean deskontuarekin

Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU elkarteko kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, antzezlanak euskaraz prezio ezin hobean disfrutatzeko aukera da.

francoren-bilobari-gutuna

“Francoren bilobari gutuna” antzezlana

Noiz? azaroaren 2an, asteazkena, 20.30etan
Non? Principal Antzokian
Sarrera: 7,5 € (%50 deskontua eginda), besaulki patioa.

Gasteizko Nazioarteko Jaialdiaren baitan ‘Francoren bilobari gutuna’ antzezlana ikusteko aukera izango da. Antzezlana Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia konpainien lana da. ‘Francoren bilobari gutuna’ proposatzen digute, bizirauteko beharrak gaixotuta dagoen komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa.

Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko bidali mezu bat magirre@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

Izen-abizenak
Helbide elektronikoa
Telefono zenbakia
Zenbat sarrera nahi dituzun

Izena emateko azken eguna: URRIAK 28, ostirala

Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin

Sarrerak eskatzeko eta jasotzeko:

Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu 20.15ean OPERA eraikinaren atarian
Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude