Alde Zaharreko Fauna

Gasteiz Ezagutzen bisita gidatuen hirugarren saioan Gasteizko ekosistema urbanoak ingurumenari, faunari bereziki, sortzen dizkion aukera eta eragozpenei buruz hitz egiteko aukera izan genuen. Hegaztiak izan ziren batez ere gure ikusmiraren xedea, txitxi-burruntzi, saguzar, landare zein narrastiez hitz egin bagenuen ere.  Ikusi genituen hegazti espezieak hurrengoak izan ziren: sorbeltz arrunta, amiamoko zuria edo zikoina, belatxikia, etxe-txolarrea, etxe-usoa,  buztangorri argia,  lertxuntxo txikia, txirriskila eta belatz gorria. Azken hauen txitek momentu larriren bat ere pasa arazi ziguten, txita bat San Vicente elizako kanpandorrean jarritako sarean harrapatuta gelditu zenean!!! Eskerrak amak ateratzen lagundu zion bestela. Ea noiz kentzen dituzten hegazti zein saguzarrentzako tranpa hilgarri horiek!!

Hala ere…

Ederki pasa genuen!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude