Mintzalaguna eta GEUkide izatearen abantailak: Zuhaitz Gurrutxaga Printzipalean deskontuarekin

Zuhaitz ETBMintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU elkarteko kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, kontzertuak euskaraz prezio ezin hobean disfrutatzeko aukera da.

Zuhaitz Gurrutxaga: Futbolisto baten konfindentziak

Noiz? Maiatzaren 5ean, ostirala, 20.30etan
Non? Printzipal Antzokian
Sarrera: 7,5 € (%50 deskontua eginda), besaulki patioa.

Zuhaitz Gurrutxaga, Real Sociedad taldeko jokalari ohia, gaur egun monologista handia, aktorea, antzezlanen egilea eta telebistako aurkezlea.

Futboleko elitetik musikara pasatu da (Vanpopel taldearen buru) eta agertokietara iritsi da orain, guztiok barrez jartzera.

Zuhaitz ezaguna da antzerkiaren munduan “Futbolisto baten konfidentziak” izenburuko monologoagatik, eta kirol-karreran jokalekuan nahiz handik kanpo izandako anekdotak eta gorabeherak kontatzen dizkigu bertan.

Barre eginaraztearen helburu bakarrarekin, Principal antzokiko agertokira igoko da Zuhaitz, monologo dibertigarriak, zintzoak aurkeztera. Komedia hastera doa!

Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko bidali mezu bat aunanue@gasteizkomintzalaguna.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • Zenbat sarrera nahi dituzun

Izena emateko azken eguna: MAIATZAK 2, asteartea

Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin

Sarrerak eskatzeko eta jasotzeko:

  • Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
  • Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu 20.15ean OPERA eraikinaren atarian
  • Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude