ESPELEOLOGIA: Mairuelegorretako haitzuloetara espeleologi irteera

Mairu2Gorbeia! Nor ez da igo behin edo behin arabarrontzat kuttuna den mendi horretara! Bai, batzuek behin baino gehiagotan gozatu dugu bere tontorrak ematen digun ikusmira ezin ederragoaz!

Baina… Inork ezagutzen al ditu bere erraietan gorderik dituen sekretuak? Gutxi izango dira gozamen horren pribilegioa izan dutenak, eta tartean Arabako Espeleologi Taldekoak. Beraien eskutik Gorbeiako Mairuelegorreta leizeetan barrena espeleologi irteera egiteko aukera eskaintzen dizuegu!

  • Noiz? Maiatzak 22, igandea, goizeko 8.30etan (goiz osoko irteera da)
  • Non? Arriagako aparkalekuan (Forondako Atea)
  • Zer? Gorbeiako Mairuelegorreta leizeetara irteera espeleologikoa
  • Zenbat? 20 € (Asegurua, Federazioaren tramiteak eta gastuak)
  • Zer behar dugu?
    • Mendiko arropa erosoa
    • Aldatzeko arropa
    • Gomazko botak (hobe) edo mendiko botak
    • Hamaiketakoa eta ura
    • Frontala eta Kaskoa (Baldin baduzue)

IZENA EMATEKO:

Bete hurrengo esteka (oso oso garrantzitsua da datu guztiak betetzea aseguru berezia egin behar baita):

Izen emateko inprimakia bete *

Izena emateko azken eguna: MAIATZAK 11, astelehena

*Gure konfirmazio mezua jasoko duzu

One thought on “ESPELEOLOGIA: Mairuelegorretako haitzuloetara espeleologi irteera

  1. Kaixo, espeleologiko irteerari buruz, esperientziarik gabe, posible da txangoa egitea?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude