Aho Bete Hitz 2016, saio gastronomikoak

Euskaraz sukaldatzen ez dakizula? Bai zera! Mintzapraktika saio goxo-gaziak (eta ez gazi-gozoak) proposatzen dizkizuegu Gasteizko Mintzalagunetik. Bi sukaldaritza saio elkarrekin sukaldatu eta afaltzeko; txiki txef saio bat familia giroan gozatzeko Ozaeta herriko Garaion sorgingunean eta ardo eta txakolina dastatzea Mikel Garaizabal enologo eta sommelierraren eskutik.

Gasteizkomintzalaguna, aho bete hitz kartela

Sukal + (das)tatu I. saioa
Baratxuri sopa & bakailaoa piperredarekin papilote eran eta tiramisua
Martxoak 2, asteazkena, 19.30
Gau Txori elkarte gastronomikoan
Izena emateko: aunanue@gasteizkomintzalaguna.eus

Sukal + (das)tatu II. saioa
Eskarola entsalada, sagarra, granada eta intxaurrekin & Pizza & Plum-cake
Martxoak 10, osteguna, 19.30
Beheko Sua elkarte gastronomikoan
Izena emateko: zgil@gasteizkomintzalaguna.eus

Txiki Txef [FAMILIA IRTEERA]
Umeentzako Pasta Tailerra
Martxoak 12, larunbata, 10:30
Garaion sorgingunea (Ozaeta, Otaza auzoa)
Izena emateko: zgil@geuelkartea.eus

Ardo eta txakolina dastatzea
Mikel Garaizabal enologo eta someelierrarekin
Martxoak 15, asteartea, 19:00
Errexala elkarte gastronomikoan
Izena emateko: ncuesta@gasteizkomintzalaguna.eus

Saio bakoitza: 10 euro

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude